Saltar al contenido

Euskera

América · Análisis

Yasuní: bizitza defendatzeko borroka

Ekuadorrek 'bizitze ona' edo 'sumak kawsay'-aren oinarriak betetzeko helburuarekin, gobernuaren politikek produkziomatrizearen aldaketa eta petrolio osteko ekonomiarako trantsizio energetikoa gehitzen dituzte, zeharkako ardatz gisa. Haatik, estatuak Amazoniako petrolio-ustiaketatik lortutako baliabideen bitartez lortu nahi du biztanleen ongizatea. Erabaki honek arriskuan jartzen du herri indigenen bizitza eta, hortaz, amazoniar emakume asko bizitza eta lurraldearen defentsan borrokatzera bultzatu ditu.

América · Análisis

Feminismoak eta lurraldearen aldeko borrokak Latinoamerikan

Ospatu berri den Latinoamerika eta Karibeko XIII. Topaketa Feministan[1], 1500 emakume feministak elkarrekin hausnartu dute euren identitate ezberdinetatik (emakume indigena eta nekazariak, feminista komunitarioak, gazteak, lesbianak eta 'trans', etxeko langileak, sexu-langileak, emakume migranteak eta afrikarren ondorengoak), Hala, emakume hauek feminismoa mugimendu irekia dela agerian utzi dute, bere baitan feminismo ezberdinak hartzen dituen mugimendua eta aberastu, hazi, birpentsatu eta bere burua zalantzan jartzeko bokazioa duena. Aukeratutako hiru lan ardatzak kultura artekotasun kritikoa, bizitzaren jasangarritasuna eta gorputz-lurraldea dira.

América · Genero

Ezinbestekoak eta ez ikusiak. Emakumeak Kolonbiako ekonomian

“Garapena sustatzen dutela esaten dute eta, hemen, behintzat, gezur hutsa da” dio Naida Jimena Chaparrok. Bera El Quimbo proiektuak kaltetutako jornalarietako bat da. Bere hitzetan,“baztertu gaituzte. Lehen jornalariak ginen, kontratistak, eta deitzen ziguten lekura joaten ginen, baina lursail horiek guztiak Emgesak erosi ditu eta, gaur, abandonaturik daude”. Hala, Naida Jimenak Juan Manuel Santosen gobernuak sustatutako garapen-eredua bere lurraldean eta emakumeengan izaten ari den ondorioak azpimarratzen ditu. Agindutako aurrerabidea, berriz ere, “merkataritza libre”an, kanpo inbertsioan eta megaproiektuetan oinarritutako politiketan datza. 90ko hamarkadaz geroztik, politika hauek lurraldearen suntsiketa, gizarte-desberdintasunak eta giza-eskubideen urraketak larriagotu dituzte.

América · Análisis

Erailak, jipoituak, kartzelatuak: Lurralde-gatazka sozial eta ekologikoen inpaktua Peruko emakumeen gorputzen gainean

Lizeth Vásquezek arrosa koloroeko lan-jantzia zeraman 10 poliziak bidezidor batean bera jipoitu eta bertan laga zutenean. 2012ko maiatzaren 31 zen eta Lizeth Cajamarcako Bolognesi plazan zegoen. 17 urterekin bere barne asaldurak Conga meatzaritza-proiektuaren kontra jarri zuen Liseth. Zein izan zen bere delitua? Mobilizazio baketsu batean parte hartzea eta, poliziek eltze komunak ostikoz jo zituztenean eta sukaldatzen ari ziren emakumeak iraindu zituztenean, haserretzea. Emakume horien artean, bere ama zegoen.

Africa · Análisis

Atzerakoiaren eta modernoaren inguruan. Ahaidetasuna eta bitartekotza gaur egungo Mozambiken

1975. urterarte Mozambike portugaldar kolonia bat zen. Independentziaren ostean, kultura eta etnia anitzek osatutako herri honek 16 urteko gerra zibila pairatu zuen, 1992an amaitu zena. Bai kolonian bai kolonia ostean, ohitura askori eraso egin zitzaion modernitatearen izenean, hala nola, ezkonsaria edo 'loboloari'. Baina ezkonsaria atzerakoitzat jotzeak familiaren euskarri nagusietako bat alde batera uztea ekarri zuen.