Saltar al contenido

Ecologia · Experiencias

Goiener, energia berriztagarria sortzeko kooperatiba

Goiener S.Coop. 2012an Ordizian sortutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba herritar bat da eta energia % 100 berriztagarria sortu eta kontsumitzeko eratu zen.

Goienerreko boluntario eta langileak Donostiako bulegoaren inaugurazioan. Argazkia: Goiener.

Zergatik erabaki zenuten proiektu honi ekitea: Egungo eredu energetikoa aldatzeko asmoz, helburu handia izanagatik ere, txikitik hasi eta urratsez urrats. Elektrika handiek duten boterea mugiarazteko intentzioaz, herritarrak ahaldundu eta energia % 100 berriztagarria kontsumituz eta kontsumo arduratsu bat eginez, CO2 isuriak gutxitzeko eta ingurunea eta ingurumena zainduz. Bide batez, Euskal Herrian eta batez ere Autonomi Erkidegoan, dugun kanpo-energiarekiko mendekotasuna gutxitu nahia genuen.

Eraldatzailea da: Merkaturatzaile ugari dira energia % 100 berriztagarria eskaintzen dutenak, tartean elektrika handiren bat ere bai. Baina Goienerrek, gauza bera egiten du kooperatiba batetik, bezeroa bazkide bihurtuta. Gainera, gure helburua tokian tokiko ekonomia garatzea da, gure esparrua Euskal Herria da, baina alboko beste lurraldeetako kooperatiba txikiei erakusten diegu guk jorratutako bidea nolakoa izan den, euren kooperatibak eraiki ditzaten. Gure eredua kooperatiba txikien sare banatua da, ez kooperatiba zentralizatu handi bat.

Nola lortzen duzue energia berriztagarria: Energia da gure erronketako bat, energia berriztagarria guk geuk sortzea; gure hurrengo urratsak horretara bideratuak doaz. Kontsumitzen dugun energia ahalik eta hurbilen ekoiztea nahi dugu, horrela garraioan energia gutxiago galtzen da, eta goi-tentsioko linea berriak instalatzea saihesten dugu. Bitartean, JBZ (Jatorrizko Berme Ziurtagiria) izeneko agirien bidez ziurtatzen dugu erosten dugun energia berriztagarria dela.

Non zaudete: Bulego nagusiak Ordizian dauzkagu, Mallutz industrialdeko 18an. Horretaz gainera ,Gasteizen, Bilbon eta Donostian ireki ditugu bulegoak. Eta aurki Iruñean. Gainera, denetariko maiztasunekin beste infogune batzuk ere irekitzen ditugu Lesaka, Iruñean eta hiriburuetan. Ikusi gure harremanetako orria.

Nola izan Goiener: Goienerreko bazkide izateko, 100 euroko diru-sarrera egin behar da. Horrekin, eskubidea duzu zure argindar-puntuak Goienerrera pasatzeko, bai eta bikotekidearen eta gurasoen puntuak ere.

Etorkizuna: Energia-sortzaile txiki asko dituen herrialdea (fotovoltaikoak, hidraulika txikiak, biomasa…), soberakina sarera jaurtiz ingurukoek aprobetxa dezaten. Energiaren berebiziko garrantziaz konturatuta, kontsumoa neurrian egiten dakien gizarte bat, alferrik xahutzen ibili gabe.

Goiener hitz batean: argibidea.

Kontaktua:
https://www.goiener.com/eu/har
Tf.: 943 088 444

Sare sozialak:
– Twitter: twitter.com/goiener
– Facebook: https://www.facebook.com/goien
– Youtube: https://youtube.com/goiener
– Linkedin: https://www.linkedin.com/compa


#01 Herriak – Abendua 2017 aldizkarian argitaratutako edukia.